Espainiako Armadak Iruñeko alde zaharreko kaleak hartu zituen ostiralean eta armadak emandako laguntza eskertu du Iruñeko Udalak. Enrique Maia alkateak berak eskatu zuen Espainiako Armadaren esku hartzea. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari gutuna bidali zion, Iruñeko Udaltzaingoari segurtasun lanetan laguntza eskatuz. Gaur egun, 20 agente daude bajan positibo eman dutelako.
Ostiralean berrogeita hamar bat militarrek parte hartu zuten Iruñeko kaleetako patruilan. Udalak azaldu duenez hiru zituzten zereginak:
- Mugikortasun mugei dagokienez araudia betetzen dela egiaztatu
- Udal zerbitzuen zaintzan lagundu
- Gizarte baliabideak martxan jartzeko materialen horniketa lagundu