Iruñeko Alde Zaharra, militarrez josia

Euskalerria Irratia 2020ko api. 3a, 12:39

Espainiako armada, Balmis operazioaren baitan, Nafarroako mugako kontroletan arituko da gaur. Bizilagunek eltze jotzea egin dute, haserrea erakusteko. 

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, armada, Balmis operazioaren baitan, Nafarroan izango da ostiral honetan, eta mugako kontroletan parte hartuko du. Horrez gain, azpiegitura "kritikoak" ikuskatuko dituzte Iruñean —tren edo autobus geltokiak, kasurako—, eta oheak eta armairuak Iruñeko Maria Auxiliadora egoitzara eramateaz ere arduratuko dira. Berriozarren ere ibili dira militarrak. 

Bizilagunen artean ezinegona piztu du kalean militarrak ikusteak. Haserrea erakusteko, eltze jotzea egin dute bizilagunek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!