Iruñeko alkateak positibo eman du koronabirusaren proban

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 31a, 10:49

Enrique Maiak bere twitter kontuaren bitartez azaldu duenez, kornabirusarekin kutsatuta dago. "Etxean itxita lan egingo dut datozen egunetan, orain arte ari nintzen moduan" adierazi du.

Enrique Maia ez da Nafarroako politikari eta agintarien artean Covid-19arekin kutsatutako lehendabizikoa. Aurretik, Manu Aierdi, Eduardo Santos eta Elma Saiz Nafarroako Gobernuko kontseilariek ere kutsatuta zeudela adierazi baitzuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!