Eremu urdina bertan behera, alarma egoera amaitu arte

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 27a, 12:50

Iruñeko Udalak martxoaren 14an hartu zuen neurri hori, eta orain alarma egoeraren azken egunera arte luzatzea erabaki du, apirilaren 11ra arte. 

Iruñeko Udalak erabaki du hiri osoko Aparkatze Mugatuko Eremuaren etenaldia luzatzea, Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoera amaitu arte. Martxoaren 14an ezarri zuen, eta Espainiako Diputatuen Kongresuak apirilaren 11ra arte luzatu du. Iruñea, beraz, aparkatzeko gune libre gisa jarraituko du egun horretara arte, aparkaleku plazak mugatutzeko koloreei lotutako murrizketarik gabe.

Gauzak horrela, hiriko edozein aparkaleku plazatan aparkatu daiteke, doan, izan eremu urdin, gorri, laranja edo berdea. Neurri hori martxoaren 14an hartu zuen Iruñeko Udalak, egungo egoerari erantzuteko, "'eremu urdina deritzonaren enpresa kudeatzaileko langileen esposizioa saihesteko eta ordaintzeko makinak koronabirusa kutsatzeko foku bihur ez zitezen".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!