Udalaren webgunean eskuratu daitekeen lan ziurtagiri bat eramatea gomendatu dute, “gestioak errazteko”

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 27a, 11:34

Ez da derrigorrezkoa ziurtagiria eramatea, baina konfinamendu egoeran izapideak azkarrago egitea ahalbidetzen du, hala nola trafiko kontrolak.

Iruñeko Udaltzaingoak lan egitera irten behar duten pertsonei gomendatzu die hori egiaztatzen duen enpresa ziurtagiria eramatea, araudiak horretara behartzen ez badu ere. Hala, azpimarratu dutenez, izapideak arindu daitezke, besteak beste hiriko sarreretan zabaldu diren trafiko kontrol ugarietako batean geldituz gero. 

Dokumentu hori behar bezala beteta eta enpresak sinatuta eta zigilatuta eramateak kontrol horiek errazago eta azkarrago pasatzea ahalbidetuko du. 

Lan-arrazoiengatiko joan-etorrien banakako ziurtagiri horrek enpresaren eta langilearen datuak jaso behar ditu, baita lantokiaren kokapena eta lanaldiaren ohiko ordutegia ere.

Dokumentuaren eredua

Iruñeko Udalaren webgunean dokumentu horren eredu bat jarri dute, enpresak erabil dezaketeena. Pdf editagarri bat da, eta lotura honetan deskargatu daiteke, eta www.pamplona.es/coronavirus webgunean ere dago eskuragarri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!