Jaialdiak dagoeneko baieztatu du Tanika Charles kanadarra eta JP Bimeni Erresuma Batuan bizi den Burundiko abeslaria bertan izango direla, "Beren gaztetasunagatik, ahotsengatik, presentzia eszenikoagatik eta, beren estiloagatik, nabarmentzen diren bi artista", antolatzaileek ohar batean nabarmendu dutenez.
Kontzertu nagusiak Zentral aretoan izango dira. Musika-atalaren osagarri, laster iragarriko diren beste lau banda izango dira, eta musika beltzeko DJ onenen aukeraketa bat ere izango da.
Era berean, kultur programazio zabala prestatzen ari dira: erakusketak, liburu aurkezpenak, familia osoarentzako jarduerak eta zinema zikloa Nafarroako Filmategian.