Positibo bakarra Misericordia etxeko egoiliarren artean

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 24a, 08:53

Miserikordiak 530 erabiltzaile ditu, Nafarroako handiena da. 71egoiliarrek sintomak dituzte eta bakar batek eman du positibo momentuz. Guztiak maskarekin, beren geletatik atera ezinik daude. Solairu baten zati bat isolatu dute gaixoak ugarituko balira, erabili ahal izateko.

Antzemandako egoeraren aurrean, Misericordia Etxeak egoiliarren osasuna zaintzeko neurri berriak hartu ditu. Atzoz geroztik, zentroko zuzendaritzak erabaki zuen egoiliarrak beren logeletan egongo direla, eta elkarrekin harremanik izan ez dezaten, janaria guztiei zerbitzatuko zaiela geletan bertan. Gune komunek ez dute erabilerarik izango. Egoiliarrek maskarak eramango dituzte, arnas gaixotasunik ez kutsatzeko. "Ezohiko neurri horiek egoiliarren ohituretan eragin nabarmena izango dute, eta bizi ditugun ezohiko egoerek beharrezko egiten duten bitartean iraungo dute", dio oharrak. Zuzendaritzak terapia okupazionaleko eta fisioterapiako jarduerak ere geldiarazi ditu, eta aste honetan zehar erizaintza berria zabalduko da (obretan zegoen), eta bosgarren solairua eremu isolatu bihurtuko da koronabirus bidezko infekzioa duten pertsonentzat.

Misericordia Etxeak konpromisoa hartu zuen aipatutako sintomak dituzten egoiliarren familiei lehen eskuko informazioa emateko, bai eta egunero baieztatutako kasuen bilakaeraren berri emateko ere. Zuzendaritzak ere nabarmendu du bere plantillak (350 zuzeneko arreta) moral oso altuarekin egiten duela topo.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!