Iruñeko Udaltzaingoak 75 esku-hartze egin ditu azken 24 orduetan

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 23a, 11:04

Ekintza guztietatik, hamabi izan dira elkarbizitza arazoengatik, 32 ordena publikoa urratzeagatik eta hamar laguntza emateko. Gainera, 42 laguni isunak jarri dizkiete.

ruñeko Udaltzaingoaren patruilek 75 ekintza gauzatu dituzte azken 24 orduetan, hainbat arrazoirengatik. 12 bizikidetza arazotan esku hartu dute, eta, horitako gehienak bitartekaritzaren bitaretz konpondu dituzte; era berean, 32 aldiz esku hartu dute ordena publikoa urratzeagatik. 

Bestalde, 42 laguni isunak jarri dizkete konfinamendua urratzeagatik: horietako biren kasuan ez zen lehenengo aldia, eta beste bat atxilotu dute erresistentzia larriagatik.

Bestalde, laguntza behar zuten hamar pertsona artatu dituzte, eta, horri dagokionez, ohar bidez adierazi dute “konfinamendu egoerarengatik laguntza psikologikoa” eskatzen duten pertsonak agertzen hasi direla, alarma egoeragatik.

Etxebizitza batean egindako esku-hartze bat ere nabarmendu dute udaltzainek: andre edadetu bat erori da, eta ezin zen altxatu. Suhiltzaileek leiho bat apurtu behar izan dute atea ireki eta emakumea Nafarroako Ospitalera eraman ahal izateko. 

Azkenik, beste zazpi kasutan zaratengatik edo bizilagunei eragozpenak eragiteagatik jardun dute, "aurreko egunetan baino nabarmen gutxiago".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!