Koronabirusaren aurkako itxialdia hasi zenetik, Kaldereriako bizilagunek musika eta jolas saioak antolatu dituzte arratsaldeak arintzeko. Ostegunean Udaltzingoak 600 euroko isuna jarri zion ekimen horretan parte hartzen ari zen Terminal tabernariari. Bafle bat eta haririk gabeko 2 mikrofono erabiltzen ari ziren tabernatik. Taberna itxita zegoen. Haien haserrea erakusteko, bizilagunek etzeak kolpatuz erantzun zieten udaltzainei.
BIDEOA|▶ Koronabirusaren mehatxupean, iruindarrak etxean, aspertuta... baina ez denak! Kaldereria bor-borrean da, asperdurari aurre eginez.
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) March 19, 2020
???? Ikusi nahi? ▶ https://t.co/lTPgYWKpCn #Covid_19 #GureanGaur #Gakoak pic.twitter.com/syhvStugXH