Koronabirusak eragin duen larritasun egoeraren aurrean Angel Gogoan plataformak gaur arratsalderako deitutako elkarretaratzea bertan behera uztea erabaki du. Gaur 16 urte bete dira Espainiako Polizia batek tiroz hil zuela Donibane auzoko okina, Angel Berrueta. Aurretik poliziaren emaztearekin izan zuen eztabaida okinak. Madrilgo atentatuak ETAk egina zirela uste zen lehen ordu haietan eta ETA gaitzesteko kartela okindegian jartzeko galdegin zion. Halakorik egiteko asmorik ez zuelako eman zion tiro kalez jantzitako poliziak.