Azalik gabeko obra-liburua argitaratu berri du Josune Ilundain idazle eta ilustratzaileak, Greylock argitaletxearekin.
Euskara da lanaren ardatz nagusia; adierazteko hitzkuntza gisa, baina, batez ere, artea eraikitzeko tresna gisa, Jorge Oteizaren pentsamendu kritiko eta obratik abiatuta. Hala, hitzek mitologiarekin eta artearekin duten lotura sakona erakustea du helburu lanak. Hutsune, beraz, hizkuntzaren, jatorriaren eta denboran zehar izandako eraldaketaren ikerketa bat da, hitzekin jolastuz sortzen diren lexiko eta eduki aukerak ezagutzeko, prozesuan hitz eta esanahi berriak deskubrituz.
Kontakizunaren idazkera kaotikoa suerta daiteke; izan ere, helburuetako bat, hain zuzen, nahastea da, irakurlearen burua haustea. Azken batean, hitzetara eta ilustrazioetara beste modu batera hurbiltzera animatzen ditu hartzaileak.
Iruñeko Katakrak liburu dendan aurkeztuko du lana, gaur, arratsaldeko 19:00etan.