Haur eskolen aldeko giza katea bertan behera geratu da

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 12a, 12:46

Larunbatean haur eskoletan euskararen eskaintzan izandako murrizketa salatzeko giza katea antolatuta zuten gurasoek. Protesta bertan behera utzi dute, koronabirusaren kutsaketak kontrolatzeko neurriei erantzunez.

iruñeko Udaletxetik Nafarroako Gobernuraino giza katea antolatuta zuten Iruñeko guraso euskaldunek, haur eskola euskaldunak aldarrikatzeko. Eskutik helduta egin beharreko protesta ordea bertan behera utzi dute, hain zuzen, ezarri diren neurri eta gomendioen artean, pertsonen arteko kontaktu fisikoak gutxitzea dagoenean. Giza katea bertan behera utzi dute gurasoek eta deialdi berriak prestatzen ari dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!