Iruña Rock jaialdia atzeratu egin da koronabirusaren kontrako neurriengatik

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 11a, 07:44

Nafarroako Osasun departamentuak martxoaren 19tik 21era, Iruñean, egin behar zen musika jaialdia bertan behera utzi du. 27.000 pertsona espero ziren Nafarroa Arenan. Koronabirusaren zabalkundea mugatzeko hartu du neurria Nafarroako Gobernuak.

La Polla, Su Ta Gar edo ta Los Chicos del Maiz taldeen zaletuek koronabirusaren krisia bukatu arte itxaron beharko dute beren musikaz zuzenean gozatzeko. Bertan behera geratu da, datorren astean Iruñean egitekoa zen Iruña Rock jaialdia. 27.000 ikusle espero ziren Nafarroa Arenan, horietatik %40a Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorriak. Jende pilaketak eta ekimen jendetsuak bertan behera uztea gomendatu du Espainiako Osasun ministerioak eta horregatik atzeratu da Iruñeko jaialdia. Erabakia atzo arratsaldean hartu zen Nafarroako Gobernuko sail guztiak elkartu zituen bilera batean, koronabirusaren aurrean neurriak ikertzeko.

Jaialdiaren antolatzaileak lanean dira, jaialdirako data berria bilatzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!