Nafarroan 22 koronabirus kasu baieztatu dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 9a, 16:21

Kasu berriek "fokuekin lotura" dutela dio Osasun sailak, "garaiz antzematen ari dira"

Nafarroak koronabirusa duten 23 gaixo ditu erregistratuta astearte honetan, atzo baino hamar gehiago. Horietatik hiru ZIUn daude, eta beste lau plantan; beste 15, berriz, etxean. Nafarroan 204 proba egin dituzte, eta horietatik 179k negatibo eman dute.

Carlos Artundo Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusiak adierazi du koronabirus kasu guztiek "fokuekin lotura" dutela: "Jatorria ezagutzen da, gero garaiz atzematen ari gara". Osasun sistema erantzuten ari dela adierazi du.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak berriz ere adierazi du garrantzitsua dela 112 zenbakira deitzea, baldin eta arnas infekzio akutuaren sintomak agertzen badira (eztul, sukar edo disnearen bat-bateko hasiera) eta arrisku-eremu batetik etorri bada edo azken 14 egunetan kasu positibo batekin kontaktu estuan egon bada. Hau da, protokoloetan finkatutako irizpide kliniko eta epidemiologiko bikoitza betetzen bada.

Koronabirusari buruzko beste edozein zalantza edo kontsultarako, osasun-aholkularitzako telefonoa ere zabalik dago: 948290290. Bestalde, eta infekzio hori erakusten ari den kutsadura-eredua ikusita, higieneko eta eguneroko autobabeseko neurriak zorroztu behar direla azpimarratzen da, haren hedapena prebenitzeko funtsezko praktika gisa. Protokolo eta aholku orokorrei buruzko informazioa eguneratuta dago egunez egun Ministerioaren webgune ofizialean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!