Maddi Barberrek ‘Gorria’ filma estreinatuko du gaur Ikuspuntu jaialdian

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 6a, 13:33

Abeltzaintzaren inguruan sortzen zaizkion "kontraesanak" jorratu ditu 22 minutuko lan horretan. 

Erraiak, artalde bat, udaberri bat. Usoen eta abestien arraildura, ahoa itxita. Putre batzuk, hezurrak, loreak eta esku asko. Jaten ematen duten eskuak, jezten, laztantzen, mozten, filmatzen, hiltzen dituzten eskuak. Beste espezie batzuk erabiltzeari buruzko zalantzak eta kontraesanak dituzten eskuak.

Maddi Barber zinemagile nafarrak abeltzaintzari lotutako bizimoduak sortzen dizkion “kontraesanak” jorratu ditu ez-fikziozko film labur batean. Gorria du izena, eta gaur aurkeztuko du, 19:30ean, Baluarte auditoriumean.

X Films sailaren barruan aurkeztuko du lana. Proiektu horrekin, urtero film bat ekoizteko aukera ematen diote zuzendari nafar bati, eta iaz haren proposamenak irabazi zuen. Aurten, gainera, proiektuak hamar urte bete ditu, eta, urteurrena ospatzeko, Barberrena ez ezik irabazi duten gainontzeko lan guztiak ere proiektatuko dituzte.

Barber Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta Ikusizko Antropologian masterra du, Manchesterko Unibertsitatean. 592 metroz goiti eta Urpean Lurra laneta Itoizko urtegiak urpean utzitako lurraldea erretratatzen dute, eta Visions du Réel, Donostia, Curtocircuíto, Alcances, Porto/Post/Doc, L 'Alternativa eta Las Palmas jaialdietan erakutsi ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!