Zaporeak, Mugaz Zabalduz Karabana EH, SOS Arrazakeria eta Iruñea Harrera Hiria taldeek elkarretaratzera deitu dute Balkanetan, Grezian eta Turkian migranteek bizi duten larrialdi egoera salatzeko. Horren errudun Europa dela adieraziko dute. 19:30ean izanen da protesta, Iruñeko Udaletxeko Plazan.