78ko Sanferminak Gogoan elkarteak '1978-2020. Hautsok ekarri dituzte lohiok' jardunaldiak antolatu ditu

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 6a, 08:55

Askatasun demokratikoak, garapen eredu ekosoziala eta salbuespen justizia izanen dira mintzagai, martxoaren 24tik 26ra.

Martxoaren 24an hasiko da zikloa, 'Askatasun demokratikoak, atzo eta gaur' hitzaldiarekin, Dabid Fernandez kazetari eta CUPeko bozeramaile ohiaren eskutik. Hurrengo egunean, Yayo Herrero antropologoak 'Garapen eredu ekosoziala' gaia komentatuko du. Eta, azkenik, martxoaren 26an, 'Etsaiaren zuzenbidea eta salbuespen justizia' hitzaldia izango da, Benet Salellas eta Jaione Karrera abokatuen eskutik.

Plazara! gunean izanen dira hitzaldiak, 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!