Alde Zaharreko inauteriengatik polizia etxera deitutako gazteek ez dute deklaratu

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 4a, 17:48

Argazkia: Ahotsa.info

Iruñeko epaitegiaren esku geratu da gaia. 

Polizia-etxera deklaratzera deitu zituen Espainiako Poliziak zazpi gazte, Alde Zaharreko inauterien karietara. Polizia etxera joan, baina gazteek ez dute deklaratu. Iruñeko Epaitegiaren esku geratuko da orain auzia. Espainiako Poliziak "desordena publikoak" eragitea leportatu die zazpi lagunei. 17 eta 23 urte artean dituzte; adingabeak dira gehienak.

Alde Zahar Ekimena plataformak auzo batzarrera deitu du, Espainiako Polizia Nazionalak inauterietan izandako esku-hartzea aztertzeko. Martxoaren 6an izanen da, 19:30ean, Plazara! aretoan.

Alde Zaharreko inauterietan kalejira egiten ari zirela, hainbat gazte moxaurrez mozorroturik zihoazela, Espainiako Polizia Nazionaleko furgoi batek abiada bizian egin zuela festan ari zirenen aurka. 14 urteko neskatiko bat harrapatu zuen. Anbulantzia deitu ordez, Poliziak adingabea atxiloturik eraman zuen furgoian. Gero ospitaleratu behar izan zuten, pelbisean fisura zuela eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!