ELAk salatu du VW-ek negozioa egin nahi duela koronabirusarekin

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 3a, 18:05

ELAk uste du 2020rako ekoizpen-planak aukera ematen duela lanaldi industriala aplikatzeko.

ELAk salatu du VW Navarrako zuzendaritzak negozioa egiteko baliatu nahi duela koronabirusaren eraginez enpresak duen hornidura arazoa. EAEE (Enplegua Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea) bat adostu nahi du VWek. UGT eta CCOO sinikatuak neurria begi onez ikusten duela jakinarazi du sindikatuak. 

Langileriak EAEE garaian kobratzen duen langabeziaren zati proportzionala diru publikoa da. "Nahiz eta Landabenen urteko azken ekoizpena ez den murriztu; eta, beraz, enpresaren irabaziak ere ez diren gutxitu", enpresak hori erabili nahi duela ohartarazi du ELAk. 

Neurria "onartezina" dela deritzo ELA sindikatuak, "diru publikoaren kontura enpresarentzat kostuak aurreztea baino ez dakarrelako". Enplegu-erregulazioa aplikatu baino, VW Navarra lehiakortasun data deitutakoak industria-lanaldi bihurtu beharko lituzkeela defendatu du sindikatuak.

VWeko langileek soldataren %100 kobratzen dute 216 egunetan hainbanatuta; erreferentziazko lanaldia (209 egun) baino ekoizpen handiagoa baitute Landabenen. Zazpi egun horietan plusak jasotzen dituzte langileek, eta ez dute soldatarik jasotzen. Enpresa itxi behar izanez gero, langileak enplegu-erregulazio espediente baten bidez ordaintzea "ez du zentzurik" sindikatuaren ustez, langileek ez dutelako gehiago kobratuko: "Esnpresak lanaldi horien lan kostua aurreztuko du".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!