Peru Galbetek, Uharten bizi den zinemagile eta musikari gipuzkoarrak, bere bigarren pelikula aurkeztuko du gaur Ikuspuntu jaialdian: Ura sartu zen barrura. Ez-fizkiozko film labur bat da, iaz ekoitzi zuen, eta hamasei minutuko iraupena du.
Galbete txikia zenean, Usurbilen uholde handi bat izan zen eta ura etxeetara sartu zen, hamaika gauza suntsituz. Zinemagilearen aitaren diapositibak ere kaltetu zituen eta horiek dira, hain zuzen ere, filmak kontatzen duen istorioaren abiapuntua. Jaialdiko Paisaiak sailean aurkeztuko du; atal horretan, Euskal Herriko hainbat zinemagilek memoriaren kontzeptuaren inguruan egin dituzten lanak aurkeztuko dituzte. Arratsaldeko 16:30ean izango da, Baluarten.