Punto de Vistak bere hamalaugarren edizioa hasiko du astelehen honetan, eta Iruñea nazioarteko ikus-entzunezko komunitatearen epizentroa izango da 140 film inguru proiektatuz. Gaur arratsaldean inauguratuko den ekitaldiak errealitateari begirada berri bat eskainiko dio mundu osotik etorritako zinemagile eta sortzaileen begietatik.
Jaialdiak aurten ere edukien proposamen hautatua eta zaindua programatuko du, eta, horrez gain, proiekzioekiko paraleloak diren 70 jarduera eskainiko ditu. Hala, hainbat zinemagileren filmak ikusi ahal izango dira, besteak beste, Frankfurs Alis, Lawrence Abu Hamdam, Ben Rivers, Éric Baudelaire, Tacita Dean, Lynne Sachs, Ana Vaz, Ute Aurand, Oskar Alegria eta Laura Huertas Millan.
Horrez gain, Punto de Vistak hainbat jarduera proposatuko ditu pantaila handitik harago, besteak beste, performanceak, elkarrizketak, hitzaldiak, poesia irakurketa edo tailerrak, Rabih Mroué, Lynne Sachs, Haden Guest, Simon Field, Carlos Casas, Hila Peleg edo Isaki Lacuesta.
Punto de Vista, zenbakitan:
- Jaialdian zehar 139 film proiektatuko dira guztira.
- 69 saio egingo dituzte proiekzio eta jardueren artean.
- 400 akreditazio baino gehiago egongo dira profesionalen, kazetarien eta ikasleen artean.
- Punto de Vista jaialdi globala da, munduko 25 herrialde baino gehiagoren ordezkaritzarekin: Egipto, Japonia, Siria, Kolonbia, Erresuma Batua edo Dominikar Errepublikako filmak emango dituzte, besteak beste.
- Punto de Vista 2020 gehienbat emakumeek zuzendutako filmek osatzen dute, modu erabat organikoan sortu den zineman emakumearen presentzia gero eta handiagoaren isla. Sail Ofizialeko 23 filmetatik 12 emakumeek zuzenduta daude. Horrez gain, Punto de Vistaren hiru atzera begirakoak emakumeek eskaini edo komisariatu dituzte: Anne Charlotte Robertson, Erika Balsom, Ute Aurand, Renate Sami, Helga Fanderl eta Jeannette Muñoz.
- Zortzi dira jaialdia hartuko duten egoitzak: Baluarte, Nafarroako Filmategia, Iruñeko Planetarioa, Civivox Condestable, Civican, Huarteko Arte Garaikideko Zentroa, Gayarre antzokia eta Katakrak.