Arastik ez du adingabearen kolpatzeaz azalpenik emanen

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 26a, 17:50

Espainiako Poliziaren "neurriz kanpoko" jokabidearengatik Nafarroako Parlamentuan azalpenak emateko eskaera egin du EH Bilduk. Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkariak erantzun garbia eman du: "Ez".

Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak asteazken honetan aurreratu duenez, ez da parlamentuan agertuko Espainiako Poliziak Alde Zaharrean inauterien ospakizunean izandako jokabideari buruzko azalpenak emateko.

"Dakizuenez, gobernu zentralaren ordezkaria naiz, eta oso errekerimendu berezia ez bada, Kongresuko eta Senatuko bide parlamentarioan baino ez da agertzen. Erantzuna ez da", adierazi du.

Espainiako Poliziaren "neurriz kanpoko" jokabidearengatik Nafarroako Parlamentuan azalpenak emateko eskaera egin du EH Bilduk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!