Nafarroako Gobernuak arrazismoaren aurkako zinema ziklo bat antolatu du martxorako

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 26a, 13:25

Emanaldiak martxoaren 2an, 9an eta 16an izango dira, Nafarroako Filmotekan. Sarrera doakoa izango da eta ondoren solasaldiak egongo dira.

Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politikak eta Justiziako Departamentuaren bitartez, arrazismoaren aurkako zinema zikloa antolatu du martxorako. Zehazki, hiru emanaldi izango dira, solasaldiarekin, martxoaren 2an, 9an eta 16an.

The visitor, Extranjeras eta La bahia del odio filmak emango dituzte. Guztiak 19:30ean hasiko dira, Nafarroako Filomotekan. Martxoaren 21eko Arrazismoa eta Xenofobiaren Aurkako Egunaren baitan antolatu dute. Hilabete osoan izango dira sentsibilizazio ekintzak.

Zikloa publiko orokorrarentzat zuzenduta gongo da. "Denok hausnar eta presta gaitezkeela ohartuta, gorroto arrazistaren aurka, eta kulturen arteko elkarbizitza osoaren alde", adierazi du Patricia Ruiz de Irizarrek, migrazio Politiken zuzendari nagusiak. “Hiru filmek antzeko arazoak jorratzen dituzte, baina oso estilo ezberdinekin; Atzerritarrak dokumentaletik hasi eta The Visitor tragikomediaraino, arrazakeriari buruzko istorioak kontatzeko modu oso interesgarriak dira".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!