Udalaren egoitza elektronikoak 2,5 milioi erabiltzaile eta 16 milioi orrialde batu ditu urtebetean

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 26a, 12:42

Alde Zaharrera sartzeko informazioarekin batera, bisita gehien gehien jaso dituztenak dira hautesle erroldaren kontsulta, ordainagiriak ordaintzea eta udal gestioetarako aurretiazko hitzorduen eskaera edo baliogabetzea.

Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoak 2,5 milioi erabiltzaile, 5,5 milioi bisita eta ikusitako 16 milioi orrialde izan ditu azken urtean. Sarbide gehienak, 7.418.245, komunikabideen bannerren bidezko sarrerei eta Tok-tok Alde Zaharrera sartzeko ibilgailuen aplikazioari dagozkie.

2019ko otsailaren 1etik 2020ko urtarrilaren 31ra arte, 5.571.781 bisita egin dituzten 2.576.918 bisitari sartu dira egoitza elektronikora, 16.373.349 orritan. Bisitari gehien izan zituzten hilabeteak uztaila eta abendua izan ziren. Azken hori izan zen bisita gehien izan zituena ere, eta ondoren, uztaila.

Egoitza elektronikoaren egungo formatua martxan jarri zen www.pamplona.es udal webgunearen atari berria martxan jarri zenean, duela urtebete. Erabiltzaileek aurreko bertsioan nabigatzeko izaten zituzten zailtasunak kontuan hartuta diseinatu zuten. Hala, herritar edo enpresa gisa bila daiteke, eta bigarren maila batean, bai gaika (errolda, etxebizitza, ibilgailuak, animaliak, zergak.), bai beharren arabera.

Iazko hauteskundeekin batera,  erroldaren kontsulta izan zen gehien eskatu zen tramitea, 906.312 sarrerarekin. Distantzia handira, Alde Zaharrerako sarbide kontrolatuaren kudeaketa (182.814), ordainagirien ordainketa (106.696) eta udal-gestioetarako aurretiazko hitzorduen eskaera edo baliogabetzea (92.541).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!