Gotzon Aurrekoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohiak eta euskaltzain urgazleak idatzi du 'Euskalkien sailkapen berria' liburua, eta EHUk argitaratu du.
Honela deskribatu du egileak: "Lan hau ez da euskalkien sailkapen bat gehiago. Izan ere, liburu honek errotik aldatzen du euskalkiak eta hizkerak sailkatzeko metodologia. Metodologia eta prozedura berriak azken bost urteotan garatutako ikerketen bidez landu dira, eta lortu diren emaitzen dibulgazio-lana duzu argitalpen hau". Liburua, hizkuntzalarientzat ez ezik, euskalkiak maite eta tokian tokiko hizkeren zale den irakurle ororentzat egina dagoela erantsi du.
Zaldiko Maldikon aurkeztuko du liburua gaur Aurrekoetxeak, arratsaldeko 20:00etan.