Higiezinen burbuliarekin batera pisu turistikoak ugaritu direla iritzi dio AZ Ekimenak, eta horrek alokairuen salneurrien igoera handia eragin duela, etxebizitza duin bat aurkitzeko edo mantentzeko zailasuna areagotuz.
"Espekulazioari oinak gelditzeko", bizilagun komunitateetako estatutuak aldatzera deitu du ekimenak. "Puntu bat erantsita, non esplizituki debekatuko litzatekeen lehenengo pisuak alokairu turistikoko etxebizitza gisa erabiltzea", argitu du.