Martxoaren 25ean eginen dute Arrotxapeko gaztetxearen aurkako epaiketa

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 24a, 17:48

Hirugarrenez igaroko dira epailearen aurretik Arrotxapeko gune autogestionatuko kideak. La Caixa, Iruñeko Udala eta Talleres San Pedro enpresa dira auzi jartzaileak.

2017ko maiatzean hasi zen Arrotxapeko gaztetxearen arduradun gisa identifikatu zituzten hiru pertsonaren aurkako epaiketa; 2018eko urriaren 31n berrabiatu zuten. Martxoaren 25ean, hirugarren aldiz igaroko dira epailearen aurretik.

La Caixak, Iruñeko Udalak eta Talleres San Pedro enpresak osatutako konpentsazio-batzordea da auzi-jartzailea epaiketa horretan –banketxea da eraikinaren erdia baino gehiagoren jabea– eta gaztetxeko kideek salatu dutenez, prozesu-judizialak proiektuaren etorkizuna kinka larrian jar dezake. Auzipetutako hiru gazteek 40.000 euroko kostu judizialei aurre egin beharko diete.

Martxoaren 25ean Nafarroako Auzitegiaren aurrean elkarretaratzea eginen dute, epaiketa salatu eta gaztetxea aldarrikatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!