Kalejira batekin abiatuko dira Arrosadian inauteriak, larunbatean. Oberenatik irtengo dira, eta ondoren bazkaria eginen dute Zabaldin. Ondoren, berriz irtengo dira kalera. Dj Raimyren laguntzaz Isaac Albeniz kaletik abiatuko da arratsaldeko kalejira. Mozorro lehiaketa bitartean eginen dute.
Arrosadiko kultur taldeak Twitter bidez gogorarazi du Albeniz tabernan daudela salgai bazkarirako txartelak.
Arrosadiako #inauteriak20 Carnaval Arrosadia #Carnaval2020 @OberenaDT @YoarGazteElkart @AAGMgazteak @EArrosadia @psanfermin @partehartu_iru @participa_pna @AhotsaInfo @AuzoNews @Pamplonaactual pic.twitter.com/FHk9IUzbDO
— Arrosadiako JB (@arrosadiaJB) February 13, 2020