Hauxe dugu programa:
9:30etatik aitzina Karrikaingurua alde zaharreko karriketan barna eta asalduak:
13:00etan Iruinkokoa, Santana plazan.
15:00etan bazkari irekia
Gero gerokoak...
Bazkaria ere inauteriaren parte da, karrikaingurua edo Koko-mustra bezain garrantzitsua eta beraz, Iruinkokoko(ko) partaide guztiei ireki nahi diegu: Kokoxuri, Kokobeltz, musikari, bertsolari, jostun, laguntzaile, sukaldari... eta zuri ere bai, bistan dena!! Txartelak Karrikiri dendan daude salgai 15 euroko prezioan, edo kokoerritik kanpo etortzekotan, iruinkokoa[abildua]gmail.com helbidera idatziz ere gorde ditzakezue zuenak. Kasu toki mugatuak baitira, beraz, bizkor ibili!!
Afixaren egilea: Oier Zuñiga
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.