Hipotekak Kalteturikoen Plataformak ohartarazi du akordioak ez duela arazoa konponduko

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 18a, 18:31
Hipotekak Kalteturikoen Plataformak, goizean egindako protesta. Argazkia: @PAHHUTNavarra

Nafarroako Gobernuak eta Testa funts inbertitzaileak erdietsitako akordioak alokairua ordaintzeko aukerarik gabe utziko ditu hainbat familia, plataformaren ustez.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza departamentuko orderkariekin bildu dira gaur Testa funts inbertitzaileak erositako etxebizitzetan bizi diren familiak eta Hiportekak Kalteturikoen Plataformako kideak. Plataformak salatu duenez, "oraindik ez dute lortu familia guztientzako behin betiko konponbiderik". 

Gobernuak jakinarazi die alokairuen prezioa ez dela 650 euro baino altuagoa izanen eta Testa funts inbertitzaileak baldintzak onartu dituela. Plataformak adierazi du, horrek ez duela arazoa konpontzen, zenbait familiari 200 euroan igoko zaielako alokairua. 

Nafarroako Gobernuak funtsari adierazi dio prezio baxuago bat ezarri beharko dutela, eta hala eskatu du ere plataformak. Testak datorren astean emanen dio erantzun bat proposamenari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!