Iruñeko espetxean medikurik gabe jarraitzen dutela salatu du ELAk

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 14a, 13:43

Nafarroako Gobernuak egoerako konpontzeko erabakiren bat "berehala" hartu ezean, mobilizatzera deituko du sindikatuak.

Iruñeko espetxean oraindik medikurik ez dela salatu du ELA sindikatuak. Bi arrazoi nagusi antzeman ditu: "Espetxeen Administrazioaren ardurarik eza, Iruñako espetxeko arduradun nagusia izan arren, eta Nafarroako erakundeen kontrolik eza".

Egoerak "berehalako konponbidea" behar duela ohartarazi du ELAk, gogoraraziz sindikatuak aspaldi eskatu ziela Nafarroako Gobernuaren erakundeei "espetxeen eskumena transferitzeko, baita espetxeen osasunaren arloa ere". Zerbitzuaren "ezkutuko" pribatizazioa salatu du sindikatuak.

Iruñako espetxeko osasun-arretaren zerbitzua "larriagotu" da ELAren ustez, azken egunetan bi medikuak aldi baterako ezintasuneko egoeran daudelako. 

Sindikatuaren ikuspuntua azaltzeko eta egokiak jotzen dituen neurriak azaltzeko joan den astean bilera bat egiteko eskatu zioten Osasun kontseilariari. Egoera "berehala" konpondu ezean, ELAk mobilizazioak eginen dituela ohartarazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!