Lau haurrentzako harrera-familiak behar ditu Txernobil elkarteak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 14a, 10:58

Bilera informatiboa egin du elkarteak Iruñean, Nafarroako familien zalantzak argitzeko. Buztintxuriko ikastetxe publikoan izanen da, 18:45ean.

Nafarroako harrera familien bila bilera informatiboa eginen du gaur Chernobil elkarteak, udan haur ukraniarrak hartzeko harrera programan lehen aldiz parte hartu nahi dutenentzat. 18:45ean izanen da hitzordua, Buztintxuriko eskola publikoan.

"Zaurgarritasun handiko" lau haurrentzako harrera-familiak behar ditu elkarteak. Abuztuan Ukrainan izan zen elkartea, eta zortzi kasu larri identifikatu zituztela adierazi du (4 neska eta 4 mutil) eremu kutsatutik ateratzeko premia dutenek. Chernobil elkarteak 4 mutilengan jarri nahi du arreta, aurreko urteetako esperientziari erreparatuz, zaurgarritasun handiko neska guztiek lortzen dutelako harrera-familia baina ez mutilek.

Eusko Autonomi Erkidegoan lan egin du azken urteetan bereziki elkarteak, baina Nafarroako zenbait familien interesa ikusita, bertan ere aritzeko erabakia hartu zuen iaz. 34 urte pasa dira Txernobylgo hondamendi nuklearretik eta oraindik ere zonaldea ordaintzen ari da gertatutakoa. Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen duenez haurrek, urtero, 40 egunez atera behar dute zonaldetik osasuntsu izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!