David Pla iruindarra atxilotu du Frantziako Poliziak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 13a, 15:22

Haren aurkako euroagindua eskatu zuen Auzitegi Nazionalak. Hamar egunetan espainiaratuko dute preso ohia.

Abenduaren 18an onartu zuen David Pla preso ohiaren aurkako euroagindua Frantziako Kasazio Auzitegiak. Hendaian atzeman du gaur Frantziako Poliziak, polizia etxera sinatzera joaterakoan. Iazko apirilean geratu zen aske Pla, espetxe zigorra osorik beteta. Handaian bizi da. 

Espainiako Auzitegi Nazionalak (h)Alboka auzian du sartua Pla, ETAko kide izatea egotzita, eta euroagindu eskaera egin zuen azaroan. Akusazio horregatik epaitu eta zigortu zuten Parisen. 

Euroagindu eskaera ebatzi arteko neurri administratiboengaitk astean bitan joan da sinatzera. Baionako fikalaren aurretik igaroko da orain Pla, bitartan Baionako espetxean sartuko dute. Hamar egunetan Espainiaratuko dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!