Arrosadiko auzo unitateak ateak berrirekiko ditu, sei hilabeteko obren ondoren

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 12a, 13:25
Arrosadiko auzo unitatea (Argazia: Iruñeko Udala)

Arrosadiko Auzo Unitateak otsailaren 17an irekiko ditu ateak berriro, sei hilabeteko obren eta 357.000 euroko inbertsioaren ondoren. Instalazio birmoldatuak dira eta asteazken honetan Gerentzia eta Hirigintza Batzordeko kideek bisitatu dituzte.

Barne-erreformak bertan lan egiten duten udal langileen eta artatzen diren erabiltzaileen baldintzak hobetzea du helburu, baita berokuntzako eta energia-kontsumoko instalazioak hobetzea ere, Iruñeko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Sarbide berri horretan, arrapala txiki batek espaloiaren eta lokalaren barruko kotaren arteko desnibela gainditzen du. Arrapala horrek harrera-gune batera ematen du sarbidea (administrazioa), ate lasterkari automatiko bikoitz bat duen atari baten bidez. Atariaren ondoan, erabilera publikoko bi komun eta komun egokitu bat jarri dira.

Behin auzo-unitatearen barruan, zabalera bereko eta antzeko azalerako zortzi bulegoko bateria bat sortu da, 13 metro koadro ingurukoa, eta bilera-gela eta ebakuazio-irteerako korridore bat ditu erdialdean. Bertan kokatu dira armairua eta berogailua eta airea berritzeko makinak.

Obrak egin bitartean, eraikinaren barrualdea eraitsi eta hustu da; kanpoko eta barruko arotzeriak, trenkadak eta sabai aizunak kendu dira; era berean, berogailu-sarea eta instalazio elektrikoa desmuntatu dira.

Arotzeria berriak aluminiozkoak dira. Berogailuaren ordez kobrezko bitubular instalazio bat jarri da, aretoen eta bulegoen banaketa berrira egokituz eta altzairuzko berogailu berriak jarriz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!