Iruñeko oposizioak bolondres taldeak bultzatzea eskatu du auzoetako kalejiretako segurtasuna bermatzeko

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 11a, 13:59

Donibane auzoko inauterietako argazkia

Inauterietako kalejirei baimenak ukatu dizkie Navarra Sumak eta espaloietatik egitea proposatzen du irtenbide moduan, egungo arauari helduta. Legea aldatzea eskatu dio aho batez oposizioak eta bien bitartean, bolondres taldeak bultzatu ditzala kalejiretako segurtasuna bermatu dadin.

Oposizioak berriz ere bakarrik utzi du Enrique Maiaren taldea gai honekin, araua aldatu eta kalejirak baimentzeko eskatuz. EH Bilduk, arau arazo bat baino borondate eta kutsu ideologikoa duen erabakia ikusten du debeku hauen atzetik.Bolondres taldeak antolatu daitezela eskatu du oposizioak, kalejirak antolatu, zuzendu eta errepideak moztu ahal izateko. Navarra Sumak ez du onartu nahi izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!