Maiak arrail orgasmikoari buruzko hitzaldia birprogramatu beharko du Emakumeen Etxean

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 7a, 11:24

Iruñeko udal gehiengoak adierazpen proposamen bat onartu du. Horretan Navarra Sumaren udal gobernu taldeari eskatzen zaio Emakumeen Etxean arrail orgasmikoari buruzko hitzaldi zentsuratua berriz programatzeko.

EH Bilduren, Geroa Bairen eta PSNren botoei esker atera da aurrera proposamena. Nafarroa Sumaren jarrera kritikatu dute hiru alderdiek, Paola Damonti adituak eman behar zuen hitzaldia zentsuratzeagatik. Solasaldia azkenean Katakrak liburu dendan egin zuten, astebete geroago.

Eskuin muturreko Vox alderdia izan zen Damontiren hitzaldiaren kontra egiten lehena, sare sozialetan. Eta horren ondotik utzi zuen bertan behera hitzaldia Maiak. Hori dela kausa gogor kritikatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!