Osasuna-Real Madrid neurketa klubeko egun erdia izendatzearen aurka azaldu da Indar Gorri taldea

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 6a, 19:28

Indar Gorriren batzarrak partidarako sarrerak erostea erabaki du; ohartarazi dutenez, "ez da ez jokalariengatik, ez zuzendaritzarengatik izan". 

Osasuna eta Real Madrilen arteko norgehiagoka "galduta" dagoela ebatzi du Indar Gorri taldeak: "Data berezi hau prestatzen hilabeteak igaro ondoren, guk, gure infernuak, norgehiagoka galduta dagoela onartzen dugu".

Nurketa klubeko egun erdia izendatzea erabaki du Osasuna Klubeko Zuzendaritza Batzarrak; hala, bazkide guztiek (enpresa eta VIP palkokoak salbu) sarrera erosi behar izan dute norgehiagoka ikusteko. Indar Gorrik salatu duenez, "arrazoi ekonomikorik gabe" hartu du erabakia zuzendaritzak. "Gure abestiak, gure danborrak eta ikurrak ezin dira inondik ere erosi, ezta 10, ezta 30, ezta 50 eurorengatik, gure harmailan vipak gu garelako". 

Indar Gorriren batzarrak partidarako sarrerak erostea erabaki du; baina, ohartarazi duenez, "ez da ez jokalariengatik, ez zuzendaritzarengatik izan" . "Gure zale eta bazkideak izango dira zelaira sartzea erabakiko dutenak", adierazi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!