Pertsona bat Iruñeko Arrosadia auzoko bere etxebizitzan itxi da, Foruzaingoak Iruñean egindako drogaren aurkako operazio baten ondorioz. Atxilotu egin dute.
Navarra Television kateak jakinarazi duenez, armatuta zegoen eta lau pertsona atxilotu dituzte aurretik. Beraz, bost pertsona atzeman ditu poliziak operazioan.
Foruzaingoko Esku-hartze Berezien Taldeko (GIE) agenteek egin dute operazioa, eta sumarioa sekretupean dago, Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak aginduta. Irati Ibaia kalea hesitu dute agenteek, eta hainbat polizia bertaratu dira bertara ostegun eguerdian.