Navarra Sumak, gehiengo osorik gabe, ezin izan ditu aurrekontu berriak aurrera atera. Gainera, gainontzeko taldeek (EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNk) milioi bat euroko emendakinak adostu dituzte, baita 2019ko priektuei eta inbertsioei eustea ere.
Akordio horren berri eduki bezian pronto, Navarra Sumaren udal aginte taldea harremanetan udal talde guztiekin harremanetan jarri zen, negoziatzeko xedearekin, EH Bildu barne. Deigarria da; izan ere, aurrekontuen tramitazioan koalizio eskuindarrak EH Bildu bilera errondatik at utzi zuen.