Sephora kosmetikoen-denden langileak greba mugagabean egonen dira bihartik aurrera, hitzarmen baten eske. ELA sindikatuko bi ordezkarik osatzen dute Sephorako ordezkaritza sindikala. Jakinarazi dutenez, orain arte, enpresak ez du hitzarmen propiorik negoziatu nahi izan. Greba egunetan elkarretaratzeak eginen dituzte, Karlos III etorbideko dendaren aurrean, 12:00etan eta 17:00etan.