Udalak otsailean banatuko dizkie aterpe premian dauden herritarrei San Pedron zaharberritutako etxebizitzak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 4a, 19:07

Udalak 615.302 euroko inbertsioa egin du zaharberritze-lanetan, hiru sortatan banatuta.

Iruñeko Udala otsailean hasiko da aterpe-premia egoera larrian dauden herritarrei San Pedro multzoan zaharberritutako 15 udal-etxebizitzak banatzen. Udalak 615.302 euroko inbertsioa egin du eta lanak udal teknikarien zuzendaritzapean egin dira. Lanak hiru sortatan esleitu zitzaizkie Servicios Inserlantxo S.L.ri, Belate Servicios Integrales S.L.ri eta Ingeman S.A.ri.

15 etxebizitza horiek beheko, lehen eta bigarren solairua duten eraikinetan daude.  Geometriari dagokionez ia karratuak dira eta banaketa bera dute guztiek: komuna, sukaldea, hiru logela eta egongela. Etxebizitzek 69 m2ko azalera dute gutxi gorabehera, 2,70 metroko altuera (2,40 metro sabai aizuneko guneetan). Etxebizitzak 1948koak dira eta haietan ez zen zaharberritze lan garrantzitsurik egin. Hori horrela, instalazioak eta ekipamenduak garai hartakoak ziren. Zeramikazko edo terrazozko zoladura zuten; sukaldean eta komunean pareta erdirainoko baldosa zeramikoak zeuden, eta gainerako geletan parket kolatua eta igeltsua edo paper pintatua, ekonomika eta modelo zaharreko lozazko sanitarioak; barneko eta kanpoko arotzeriak zurezkoak ziren, instalazio elektrikoa pareten kanpoaldetik egina eta ez zuten berokuntzarik.

Honako lan hauek egin dira: sukaldeak eta komunak erabat zaharberritu dira eta zoladurak bere horretan utzi edo berritu dira, zuten kontserbazio-egoeraren arabera. Etxebizitza guztietako paretak eta sabaiak margotu dira eta barneko zein kanpoko arotzeria aldatu da, zurezko ateak eta pvczko kanpoko arotzeria jarriz. Instalazioei dagokienez, instalazio elektrikoa, iturgintzakoa, saneamendu-sareak eta hur hotzaren eta beroaren hornikuntzarako sareak berritu dira. Gas-galdara instalatu da, berokuntza eta ur beroa sortzeko. Azkenik, etxebizitza bakoitzean konponketa-lan txikiak  egin dituzte, bizigarritasun-baldintza egokietan egon daitezen.

Beste 9 etxebizitza, okupatuak ez izateko neurriak dituztenak, birgaituko dira aurten

Lanak egin ahala zenbait neurri hartu ziren birgaitutako etxebizitzak legez kanpo okupa ez ditzaten. Bideozaintzako sistemak ezarri ziren eta horrek jendea sartzen zela atzematea ahalbidetu zuen eta Udaltzaingoari deitzea.   Bertan bizi ziren bizilagunak hil edo lekualdatu izanagatik hutsik gelditu diren etxebizitzak hormaz estali dira.

Une honetan Iruñeko udalaren asmoa da datorren apirilean birgaitze-jarduketa berriei hasiera ematea San Pedro multzo horretako beste 9 etxebizitzetan, 2019an onetsitako Finantzaz bezainbatean Jasangarriak diren aurrekontuei lotuta. San Pedro multzoko eraikin oso bat birgaitu nahi da, oztopo arkitektonikoak ezabatu eta eraginkortasun energetikoa hobetze aldera. Orain artekoan ez da inoiz udal-etxebizitzetan fatxadetako isolamendua hobetu eta igogailuak jartzeko lanik egin; hori horrela, etorkizunean multzoko gainerako eraikinen birgaitzeetara hedatu nahi da eredua. 

129 etxebizitza birgaituta aterpe-premiako erabileretarako.

Iruñeko Udaleko Etxebizitza Bulegoak, Descalzos kalea, 47-53, kudeatzen ditu zaharberritutako etxebizitza guztiak.  Udalaren Etxebizitza Bulegoak 129 etxebizitza birgaitu ditu gaur-gaurkoz, eta Iruñean aterpe-premian dauden pertsona edo familien eskura jartzeko. Birgaitutako etxebizitza guztiak esleituta daude  edo esleitze-bidean eta etxebizitza bakoitzean familia-unitate bat bizi da, kide bakarrekoetatik hasi eta kide ugarietarainokoak, etxebizitza motaren arabera.

Udalaren doako zerbitzu hau 2016ko maiatzean abiatu zen, eta jendeari arta eta argibideak ematen dizkio, aurrez aurre zein 948420095 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. Helburua da etxebizitzarik ez edukitzeagatik gizarte-larrialdian dauden pertsonek eta familiek aterpe duin bat izatea egoerak irauten duen bitartean eta euren etxebizitza eduki edo beste baliabide bat eskura izan arte.  Aterpe-larrialditzat jotzen diren egoerak honako hauen ondorio izan daitezke: etxegabetze-prozesuak, badintza duinik ez izatea, bizitokia den etxebizitza moldatzen aritzea, jende pilaketa edo larrialdiko neurria justifikatzen duten bestelako kausak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!