Asteburuan ospatuko dituzte inauteriak Donibane auzoan

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 4a, 18:32

Argazkia: San Juan Xar

Kauteroen kalejirarekin hasiko dira jarduerak, ostiralean. Marianitoz Blai eta Gabenara taldeek kontzertua eskainiko dute, larunbat gauean.

Urtero bezala, Otsailko bigarren asteburuan osapatuko dituzte Iruñeko Donibane auzoan inauteriak. San Juan Xar elkarteak jakinarazi dutenez, laster 50 urte beteko dira auzoan inauteriak ospatzen direla; eta tradizioari eusteko auzoko karriketara irtengo dira aurten ere jeinuak eta Nafarroako inauterietako pertsonaiak. 

Ostiralean, otsailak 7, arratsaldean hasiko dira (17:30) ekitaldiak kauteroen kalejirarekin. Hurrengo bi egunetan ekitaldiz ekitaldi ibiliko dira. Filmak eta serieak izanen dute mozorratzeko gaia larunbat gauean.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!