Garaikide 2020k euskarazko arte garaikideko sei proposamen eskainiko ditu Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 31a, 14:02
Esola Ergatiboko Nerea Erbiti, emanaldi batean (Argazkia: Iruñeko Udala)

Garaikide 2020k, euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketak sei ikuskizun eskainiko ditu Iruñean, musika, poesia, dantza, antzerkia, dramatizazioa, bitartekaritza artistikoa eta soinu-ibilaldiak uztartuz.

GARAIKIDE. EUSKARAZKO ADIERAZPEN ARTISTIKO GARAIKIDEKO ERAKUSKETA

OTSAILAK 4, ASTEARTEA. 19.30. Kondestable Civivoxeko areto gotikoa.
Buztinezko etorkizuna. IbonRG eta Itxaro Borda

OTSAILAK 6, OSTEGUNA. 19:30. Iturrama Civivoxeko areto nagusia
Lua Kastore. Ma kolektiboa

OTSAILAK 11, ASTEARTEA. 18:00. Ziudadelako mistoen eraikina.
Natura eta dardara. Idoia Zabaleta 
* Leku-kopuru mugatua. Izen-ematea, doan, 010era deituta.

OTSAILAK 13, OSTEGUNA. 19:30. Kondestable Civivoxeko areto gotikoa.
Högeitavåt. Mendeko emanaldi poetikoa. Iñigo Astiz eta Mikel Ayerbe.

OTSAILAK 18, ASTEARTEA. 18:00. Ziudadelako mistoen eraikina.
Irekieraren estetika: mugak lausotuz. Leire Urbeltz eta Iturrama Institutuko ikasleak

OTSAILAK 20, OSTEGUNA. 19:30. Mendillorri Civivoxeko areto nagusia
Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!