Momentuz, ekainerarte ezarriko da zerbitzua froga moduan.Egun, Baluarten 900 aparkatzeko toki daude eta beste 277 Blanca de Navarrako parkingean.
Honetaz gain, Iruñeko Udalak, Trinitarioseko aparkalekuko plazak hirukoiztuko ditu. Gaur egun 170 leku daude eta 500etara iritsiko da, parean duen orubea horretarako erabiliz. Iruñeko Udalak gogorarazi duenez, Trinitarioseko aparkalekua doakoa da eta gainera, hiriko erdigunera gerturatzeko garraio publikoarendako txartelak ere doakoak dira bertatik.