Gaur eskeiniko du Paola Damontik, Maiak zentsuratu nahi izan duen hitzaldia

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 31a, 08:36

Katakraken izanen da "Arrail orgasmikoari" buruzko hitzaldia, arratsaldeko 19:00etan. Enrique Maia alkateak, Emakumeen Etxean solasaldia egiteko baimena ukatu egin zuen, Vox eskuin muturreko alderdiak eskatuta. Zentsura saiakeraren gainetik, Paola Damonti genero adituak, gaur emanen du hitzaldia Katakraken.

Paola Damonti genero adituaren Brecha orgasmica hitzaldia aurreikusia zegoen ostiral honetarako. Vox-ek solasaldia salatu eta Navarra Sumak bertan behera utzi du.

Maiaren udal aginte taldeak Brecha orgasmica izeneko hitzaldiari betoa jartzeko agindua eman du. Emakumeen Etxean antolatuta zegoen, ostiral honetan, udalak berak iragarria zuenez. Vox alderdi ultraeskuindarrak presioa egin du sare sozialetan mezuak bidalita, hitzaldia bertan behera uzteko eskatuz. 

Damontik patriarkatua gure ohetan ere sartzen dela dio. Haren esanetan, harreman heterosexualetan "gizon batek orgasmo bat izateko aukera emakumeena baino altuagoa da, arrakala hori ez da biologikoa, soziala eta kulturala baizik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!