Greba ohiartzunak Morea merkatalgunera ailegatu ziren aldarrikapen jardunaldiaren amaieran. Ehunka gaztek erantzun zioten deialdiari eta inguruak itxi ostean saltokietan sartu ziren grebaren aldeko ohiuak eginez. Kontsumismo eta prekarietatea agerian utzi nahi izan zuten ekintza honekin. Guardia Zibila gogor oldartu da haien kontra, ordurarte protesta baketsua zen arren. 9 pertsona atxilotu dituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!