Valentzia eta Iruñea lotuko ditu Air Nostrumek, udan

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 29a, 18:40

Astean hiru hegaldi eskainiko ditu konpainean hirien artean. Bartzelona, Eivissa, Mallorca eta Tenerifera ere izanen dira hegaldiak.

Air Nostrumek, Iberiako aire-konpainia frankiziatuak, bere operazioa indartu du Iruñean uda honetan, lau ibilbide berri gehituta. Apirilaren 14tik, astean hiru egunetan (astelehena, asteartea eta ostirala) hegan egin ahal izango da Nafarroako aireportutik Bartzelonakoetara eta Valentziakoetara.

Udako erdiko asteetan, uztailaren erdialdetik irailaren hasierara, operazio hori eten egingo da, eta Eivissara eta Tenerifera hegaldiak eskainiko dira, astean bi frekuentzia izango dituztenak.

Horrez gain, uztailaren 17tik irailaren 6ra bitartean Iruñea eta Mallorca lotzen dituen operazioari eutsiko diote, eta astean bi egunetan hegan egin ahal izango da bertara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!