Adierazpen horrren arbera, gertaturikoa "zentsura-ekintza antidemokratiko sakona da, adierazpen eta pentsamendu askatasuna urratzen du eta berdintasunaren arloko Estatuko eta Foru Aldundiko legedi guztiak eta udal ordenantzak berak agintzen duen berdintasunaren helburua erasotzen du".
Eskatzen da, gainera, "Hitzaldia termino berdinetan egitea, aurrekoaren izenburu eta promozio berarekin, eta hizlariari barkamena eskatzea".
Era berean, EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik onartutako adierazpenean "UPN, PP eta Ciudadanosen udal gobernuaren noraeza sektarioa eta autoritarioa" kritikatzen da, "baita euren ideologiarekin bat egiten ez duten hitzaldi edo ekitaldi publikoei betoa jartzeko duten nahia ere".
Gainera, onartutako adierazpenaren testuak kritikatu egiten du "berdintasuneko profesionalen irizpide teknikoaren aurkako irizpide politiko erreakzionarioa ezarri” izana.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!