PSNk orain ukatu egin du Lizarrako alkateari zentsura mozioa egiteko aukera

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 27a, 07:38
Argazkia: Lizarrako Udala

Ostiralean, Lizarrako PSNren tokiko batzarrak aukera hori aztertzea erabaki zuen

Lizarrako PSNk "modu irmoan" ukatu du hiriko egungo alkateari zentsura mozioa egiteko aukera.
Alderdiak ohar baten bidez adierazi du hiriarekiko konpromisoa, eta azpimarratu du Lizarrako Udalean udal taldeko zinegotzien "helburu bakarra" dela "modu propositiboan lan egitea, herriko herritar guztiei mesede egingo dieten neurriak garatzeko".
Jorge Crespo PSNk Lizarran duen udal taldeko bozeramaileak "Lizarrarekin eta bertako herritarrekin duen konpromisoa" adierazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!