Joseba Asiron: “Eremu urdina Iruñea osora zabaltzea Maiaren enegarren ke gortina da”

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 24a, 12:54

EH Bilduko zinegotziak kritikatu egin du Iruñeko alkatearen “azken okurrentzia”. Gabeziak eta polemikak estaltzeko eremu urdinaren zabalkundea proposatu duela dio Asironek. “Zentsuragatik kritikak iritsi direnean, atentzioa desbideratzeko saiakera infantila” dela salatu du Joseba Asironek.

“Aste gogorra izan da hau” azaldu du EH Bilduko zinegotziak, “Euskarazko hedabideei, ingenieritza politikoaren bidez trabak jartzeko erabakiari hitzaldi feminista baten zentsura gehitu zaio. Enrique Maiak atentzioa desbideratu behar zuen”. Horrela baloratu du Joseba Asironek, eremu urdinaren zabalkundeaz Maia alkateak egindako proposamena. “Okurrentzia bat da, hausnarketarik gabe eta inolako helburu teknikorik gabe” gaineratu du.

Horren harira, Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziak Navarra Sumaren ardura eza salatu du. “Eremu urdinaren zabalkunde bat egiten denean ikerketa, hausnarketa eta txosten tekniko guztiak eskuetan egiten da” azaldu du Abaurreak, “Hiri osoan ordainpeko aparkatzeko sistema ezartzea, de fakto, hiritar guztiei ezarriko zaien zerga berri bat asmatzea da, ezin da edozein moduan egin eta helburu eta mugikortasun plan baten ondorio izan behar da”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!